ESZENA

Bilbaoeszenak, gazteentzako eta helduentzako antzerki tailerrak abiarazi ditu

BilbaoEszenak datorren urrian zabalduko du 2010/11 ikasturtea, haurrei, gazteei eta helduei zuzendutako antzerki tailerrak hasteko.
2005/06 ikasturtetik aurrera BilbaoEszenak antzerki tailerrak antolatzen ditu urtero umeentzat eta gazteentzat. Tailer guztiak ostiral guztietan eskainiko dira euskaraz, arratsaldez.
Tailer horiek hiru helburu nagusi dituzte: umeen eta gazteen artean antzerkia sustatzea eta zabaltzea eta antzerki jardunaldietan interesa duten umeak eta gazteak prestatzea.

Antzerkian eta eszenaren munduan interesa duten pertsona helduei zuzendutako tailerrei dagokienez, urriaren 18an hasiko dira, eta ekainaren erdialdera arte luzatuko dira. Jarduerak astearte (euskaraz) eta asteazken (gaztelaniaz) guztietan eskainiko dira, arratsaldeko 19:30etatik 21:30etara bitartean.
Bertan gorputzaren entrenamendua, ahotsaren esplorazioa eta antzezleari gero eta baliabide eta sorkuntza gehiago eskainiko dizkion entrenamendu dramatikoaren finkapena lantzen da.

Aurten ere BilbaoEszenak antzezpenari, ahotsari, gorputzari eta mugimenduari buruzko hiru ikastaro eskainiko ditu. Antzerkian interesaturik dauden eta oinarrizko ezagutzak dituzten 18 urtetik gorakoei zuzendutako hezkuntza ildo hori, hiru hilabeteko iraupena duten hiru blokeren bitartez dago planteatuta.

Gogoratu, izen ematea Bilboko Udaleko webgunearen bitartez egin beharko da.

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button