ESZENA

“Koska”, antzerkigintza eta artearen inguruko topaketa

Koska Euskal Hirigune Elkargoak eta AXUT! konpainiak proposatutako formakuntza bat da, antzerkigintza eta oro har artearen inguruko topaketa bat, transmisioa, sorkuntza, ezagutza eta trukaketa sustatzeko asmoarekin.

Koskak 16-25 urte bitarteko antzerkizale euskaldunen saretzea indartzeko xedea du, eta horretarako mintegi bat abiaraziko du. Bertan formakuntza praktiko bat proposatuko da, eta artistekin topaketak, sorkuntza prozesuaren ezagutza, sorkuntza egonaldiak eta ikusgarrietara gonbiteak ere antolatuko dira.

Formakuntza bi asteburuz izango da, urtarrilaren 16 eta 17an eta maiatzaren 1 eta 2an. Formakuntza burutuko den lekua parte hartzaileen arabera hautatua izango da, eta bertan jokoa, espazioa, taularatzea, idazketa, eta egungo hedabide ezberdinen lanketa antolatuko da. Praktikaz gain, sorkuntza egonaldi eta estreinaldietara hurbiltzea ere proposatuko da.

Interesa izanez gero, hemen dituzue xehetasun guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu