BESTELAKOAK

Dantzazale eguna, igande honetan Bermeon

Larunbat honetan, ekainak 17, Bermeok Dantzazale eguna ospatuko du. Aiko taldearen laguntzarekin, Dantzari Ibiltaria ikasturteko ohiko agur festa izango da kostaldeko herrian. Gainera Bizkaiko Gaiteroak bertan egongo dira.

Urtero bezala, Aiko taldeak bere Dantzaldi Ibiltariari amaiera emango dio egun osoko jai batekin. Aurten Bermeon izango da eta erromeria giro itzela izango da han.

Egitaraua 13:00tan hasiko da sokadantzarekin. Arratsaldeko 17:00tan, bazkaria eta gero, jotak, jauziak, mazurkak, valsak, pasodobleak… berriz entzungo dira dantzaldi-erromeria batean. Eta horren ostean, 20:00tan, Dantzari Eguna alaitzeaz arduratuko den Bizkaiko Gaiteroen txanda izango da.
Bizkaiko Gaiteroak betiko soinuak eskaintzen ditu buruhandi eta erraldoiekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button