MUSIKA

The New York Ska-Jazz Ensemble-k Bilbon joko du

The New York Ska-Jazz (NYSJE) Ensemble ska talde ezaguna Bilboko Satelite T tabernan izango da gaur, 21:00etatik aurrera. Bandak bere hamaikagarren lana aurkeztuko du, Double Edge, Brixton Records diskoetxe bizkaitarrak argitaratua.

The Toasters taldeak 1994an eginiko bira batean eratu zen NYSJE, hain zuzen ere, Toasters taldeko Freddie Reiter eta Rick Faulkner musikarien ekimenez sortu zen. Bi horiei The Scoflwas taldeko musikariak eta The Skatalites banda klasikoko Devon James gitarra-jotzailea batu zitzaizkien.Harrezkeroztik, 15 urte igaro dira. Tarte luze horretan maisuki uztartu dituzte ska instrumentala eta jazz armoniak.

Egun, jatorriko bi kide baino ez dute jarraitzen taldean: Freddie Rocksteady eta Reiter; halere, betiko soinua jorratzen segitzen dute: jazz estandarrak erritmo jamaikarrekin nahasten, hainbat bertsio egiten eta pieza propioak ere idazten.

Finean, ska, reggae, rocksteady eta antzeko soinu tropikalak maite dituztenentzat ezinbesteko zita da gaurkoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button