IKUS-ENTZUN

Koreako zinemagintzari buruzko zikloa, BilbaoArten

BilbaoArteko Art House Zinema aretoak Koreako zinemagintzari buruzko zikloa hartuko du egunotan Besarkada Koreatarra​ izenekoa, Centro Cultural Coreano-rekin lankidetzan. Zikloa gaur berton abiatuko da, maiatzak 19, eta ekainaren 9ra arte luzatuko da. Guztira hiru film proiektatuko dira, saio bikoitzarekin.

“Gehiegikeria, krudelkeria eta samurtasunaren artean, garaikidetasunaren zinema korearra mugitzen da. Eta hori guztia, gehiegikeria, krudelkeria eta samurtasuna gertatzen dira Art House Zinema delakoan, garai arraro hauetan. Izan ere, ziurgabetasunak ez du eragotzi Bilbao Artek eta Madrilgo Koreako Kultur Etxeak urteroko hitzordua berrargitaratzea, azken boladako zine korearraren alderdi hoberenetariko batzuekin. Oraingo honetan, XXI. mendeko zinematografia erakargarrienetako baten hiru film luze izango dira ikusgai, Bilbo eta Seulen arteko besarkada horri eusteko programa hirukoitza”.

Diogun bezala, gaur berton, maiatzak 19, izango da lehen emanaldia The Man Standing Next filmarekin. Film hori ekainaren 9an pantailaratuko da berriz.

Hurrengo saioen gaineko informazioa, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button