BERTSOTAN

Arabako Bertsolari Gaztetxoen XIX. Eskolartekoa

Igande honetan, Legution, bertso festa handia egongo da Arabako Bertsolari Gaztetxoen XIX. Eskolartekoa dela eta.

Maiatzaren 9an eman zitzaion hasiera, eta Gasteizen, Zalduondon, Aramaion eta Kanpezun bildu dira bertsolariok. Lau kanporaketa hauetan 14tik beherakoak eta 14 eta 18 urte bitartekoak aritu dira bi modalitatetan, bertso jarriak eta bat-batean. Denera 60 bat haur eta gazte bertsolarik hartu dute parte.
Baina orain, benetako txapelketa eta festa programatu dira Arabako Bertso Eskolen  Egunarekin bat eginez.

Diogunez, Legutioko kultur etxean izango da igande honetan. 11:00etan,  bertso jarrien txanda izango da, eta 11:30ean, 14tik 18 urte bitartekoak arituko dira bertso jarrietan eta bat batean.
Handien mailako finala izango da, kanporaketetatik sailkatutako gazte hauekin: Egoitz Iradier, Maddalen Arrausi, Maria Fuentes, Markel Yoyer, Peru Abarrategi eta Unai Argote.

Has dadila bertso festa!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button