MUSIKA

Kontzertu-denboraldiaren hasiera “Ur Tantak” kontzertuarekin

Gaur berton,  urriaren 18an, 19:00etan, Udal Txistulari Bandak kontzertu-zikloari hasiera emango dio Euskalduna Jauregian, Ur Tantak kontzertuarekin

Zikloari hasiera emango dion hitzorduan Bilboko txistulari boskoteak (Garikoitz Mendizabal, Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier Garcia) Joserra Gutierrez konpositore barakaldarraren obrak interpretatuko ditu. Bandarekin batera Mariano Santamaria piano jolea eta Amaiur Cajaraville kontrabaxu jolea ere egongo dira agertokian.

1966an Barakaldon jaio zen Joserra Gutierrezek Bilboko eta Donostiako Kontserbatorioetan osatu zituen musika goi ikasketak. 1997an, animaziozko film hoberenaren Goya saria lortu zuen, Megasonikoak film luzearen musika konposatu zuen. Ordutik hainbat proiektutan hartu du parte: telebistan, publizitatean, bideo instituzionaletan, antzezlanetan, fikziozko filmetan…

Txistulari Bandaren hurrengo emanaldia aste honetan ere izango da, Bidebarrietako Liburutegian, urriaren 23an.

Azpimarratu beharra dago, Bilboko Txistulari Bandak kolaborazio handiak izango dituela ziklo berri horretan, hala nola, Xabier Zabala konpositore, moldatzaile eta musikaria, Oinkari Dantza Taldea, EuXhari hari Laukotea, Joserra Gutierrez konpositorea, Elisabeth Perez ilustratzailea, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleak, Bilbao Musikako Ahotsak abesbatza eta Ensemble Lux, Aitor Furundarena soinujolea, Xabier Saldias abeslaria, Iñar Sastre teklista, Gorka Eskauriaza baxua eta Zirkozaurre konpainia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button