IKUS-ENTZUN

Bideoklip maratoia aste honetan Gasteizen

Urteko gaurik zirraragarri eta berezienaren barruan LunaKREA.clip izeneko ekimena dator. Hau, irailaren 10ean, 22:00etan, egingo den bideoklipen maratoia da eta horren helburua ikus-entzunezko sormena esparru berrietara bideratzea da.

Uztailaren 31n amaitu zen sortzaile berrien lanak bidaltzeko epea, eta badirudi erantzuna itzela izan dela. Guztira, 70 lan jaso dituzte eta iazko kopurua, aldiz, 40 ingurukoa izan zen.
Jasotako lan guztien artean, epaimahaiak estilo ugaritako hamasei lan aukeratu ditu eta horien artean honako hauek: Munleten Cañón, Deloreanen Stay close, Losdelgasen Feisbuk, Glezen Todo el tiempo eta We are standarden Other lips, other kisses.

Beraz, musikaren irudien esparruan egindako lanik berritzaileenak ikusteko parada izango da aste honetan Gasteizen.
Informazio gehiago nahi baduzue jo helbide honetara.

Krea-k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button