
Irungo lehenengo arte eta kultura garaikidearen topaketa Kontenporanea deitzen da. Ekimen berri hori asteburu honetan egingo da, urriaren 17 eta 18an.
Kontenporaneak Bidasoako artista berriei lagundu nahi die, beste artistekin harremanetan jarriz eta hurbileko baliabide eta erakunde kreatiboak ezagutaraziz, Bidasoa eskualdeko arte eta kultura garaikide gaztea erakusteko xedez.
Urriaren 17 eta 18an egingo den topaketaren bitartez artisten lanak ezagutzera eman nahi dira. Arte garaikidean sakontzeko eta ezagutarazteko erakusketak, tailerrak, hitzaldiak eta hainbat jarduera paralelo egingo dira.
Gonbidatuen artean Ainara LeGardon, Zuhar Iruretagoiena, Miriam Isasi, Joseba Larratxe, Judas Arrieta edo Mai Egurza topatu ahalko dituzue. Topagune bat izateko xedez jaio denez, edozein esparrutako artistek ateak zabalik dituzte lanak erakutsarazteko, hortaz, bakarkako zein taldeko artistei dei egiten zaie parte har dezaten.
Programa osoa hemen begiratu ahal duzue.