ARTEA

“Komisariotzako Nazioarteko Sinposioa” Bulegoa Z/B eta Azkuna Zentroaren eskutik

Komisariotzaren Nazioarteko Sinposio honen helburua lau hamarkadatan zehar egin diren erakusketak aztertzea da, besteak beste, hogeita hamar bat artista, arte-historialari, komisario, kritikari edo saiakeragileren begiradaren bidez. Bosgarren eta azken edizio honetan 2007-2017 hamarkadako kasuak aztertuko dira, eta erakusketaren etorkizuna irudikatzeko ariketa kolektibo gisa aurkeztuko da.

Topaketa hamarkadaka banatu da: 1977-1987an, “aldi horri buruzko hainbat begirada jarri ziren elkarrizketan, orainalditik, unean uneko testuinguru geopolitiko, kultural eta sozialari eta horrek artearekin eta erakusketaren ideiarekin duen harremanari erreparatuta; 1987-1997 urtekoan, “hurrengo hamarkadetan izango diren aldaketek artean izango duten eragina aztertu zen: Berlingo harresia erori ondorengo berrantolamendu geopolitikoa, globalizazio-prozesuen bizkortzea, HIESaren krisia… “; 1997-2007 aldian, “teknologia digitalen garapenean eta globalizazio-prozesuen azkartzean funtsezko unea izan zen, baita horiek artearen testuinguruan duten eraginean ere. Erakusketa-gailuaren potentziala praktikan jartzeko urteak ere badira.”

Otsailaren 8an, asteazkenean eta 9an, ostegunean, egingo da, eta zazpi hizlarik parte hartuko dute: McKenzie Wark, Sagal Farah, Arantza Santesteban, Anik Fournier, Azar Mahmoudian, Graeme Thomson eta Silvia Maglioni.

Komisariotzaren Nazioarteko Sinposio honen gaineko datu guztiak: Bulegoa Z/B

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button