ESZENA

Dejabu Panpin Laborategiak "Azken Portua" lan berria eskainiko du

Gizona ez da txoria helduentzako lanaren ostean, konpainia euskal herriko arrantzaleen inguruko ipuin eder batekin datorkigu.

Azken Portua lan berrian Didi eta Gogo dira Azken Portuko biztanle bakarrak, eta denbora luzea da ez dutela barkurik ikusi itsaso zabaletik portura iristen. Gogo zaharrak ez du jada egun hura gogoratzen.
Dena den, Didi gaztearen jakin-minak Gogoren oroimenetan murgiltzera eramango gaitu, Euskal Herriko arrantzaleen garaiak, Enbata barkuaren azken bidaia eta Krixpin gaztearen abentura zoragarriak biziko ditu ikusleriak.

Urko Redondo eta Ainara Gurrutxaga dira aktoreak eta musikaria Mikel Ugarte.
Gogoratu, Dejabu Panpin Laborategiaren lan berria Barakaldoko Gurutzeta kultur etxean

Dejabu Panpin Laborategiak

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button