ESZENA

“Zazpi Senideko” antzezlana taularatuko dute Iruñean

Axut!-ek, Artedrama eta Le Petit Théâtre de Pain taldeekin batera, Zazpi Senideko izeneko antzezlana taularatuko dute gaur, Nafarroako Antzerki Eskolan, 20:00etatik aurrera. Ander Lipusen zuzendaritzapean, Ximun eta Manex Fuchsek oholtzaratuko dute lan berria.

Horrela deskribatu dute ikusgarri berria. “Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik?. Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.”

“Obra honen idazkera abiatzeko erreferentziako lehen hiru lanak honakoak dira: Dostoievskiren Karamazov Anaiak eleberria, Atxagaren Bi Anai eleberria eta Thomas Vinterbergen Submarino filma. Hiruretan, protagonismoa anaitasunak hartzen du eta haren bidetik fedea, zalantza, arrazoia, traizioa, natura, gizatasuna eta lotura korapilatsuak lantzen dira. Tragediak batzen ditu anai istorio horiek, baina denek eromenaz gain arintasun zerbait dute anai arreben artean, erabat ulergarria dena, izan ere, pertsonaien arteko harreman hori haurtzaroan sortua izan zen”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button