BESTELAKOAK

Komikiaren Nazioarteko Egoitzaren bosgarren edizioa, Azkuna Zentroan

Azkuna Zentroak, la Cité Internationale de la Bande Dessinée et de L’image (Angoûleme) eta La Maison De La Litterature (Quebec) lankidetzarekin, hiru lagunentzako egoitza antolatu du. Erakunde bakoitzak komikigile bat aukeratuko du Angoulême, Bilbo eta Quebecen egingo den proiektu honetan parte hartzeko. Azkuna Zentroaren deialdia ekainaren 8an itxiko da.

Programak hiru pertsona hautatuko ditu 2026ko urtarrilaren amaieratik apirilaren amaierara bitartean sormen-proiektu bat garatzeko. Artista bakoitzak ondoz ondoko egonaldia izango du hiru hirietan: Angoulême, Bilbo eta Quebec.

Egoitzan artista bakoitzak bere sorkuntza proiektua landuko du eta horren inguruan, lantegiak, bilerak, elkarrizketak edo bestelako jarduerak antolatuko dira. Horrez gain, lan partekaturako tailer bat izango dute hiri bakoitzean eta, bidaia eta ostatuarekin batera, 4.500 euro jarriko da egoitzaren gastuak estaltzeko.

Esperientzia honen helburua da “komikiaren esparruan sorkuntza sustatzea, eta herrialde desberdinetako pertsonen arteko elkarketa bultzatzea da, eleberri grafikoan funtsezkoak diren ingurune profesionaletan, beste diziplina artistiko garaikide batzuetako artistekin konektatzeko”.

Orain arte, egoitza honetan Higinia Garay, Marine Des Mazery eta Jimmy Beaulieu (2022); Andrea Ganuza, Charlotte Gosselin eta Clara Chotil (2023); Fran Mengual, Lisa Blumen eta Pascale Sévigny-Vallières (2024); eta Marta Cartu, Pauline Lecerf eta Cole Degenstein (2025) artistek hartu dute parte. Gainera, 2025eko irailaren 14ra arte, Azkuna Zentroko Mediateka Galeriak Running on empty. Comics as visual poetry, 2024an bizi ziren Marta Cartu, Pauline Lecerf eta Cole Degenstein artisten sormen prozesua erakusten duen erakusketa ikusi daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button