MUSIKA

Mikel Urdangarinek “Izurdeen lekua” lan berria plazaratu du

Duela hiru urte kaleratutako Margolaria azken lanaren ondoren Mikel Urdangarinek Izurdeen lekua lan berria aurkeztu du. Azken bi urteetan sorturiko melodiak biltzen ditu disko berriak. Proposamen berria kantari zornotzarraren estudioko 15. lana da

Izurdeen lekua hamaika abestik osatzen dute, eta kantu baino gehiago hamaika paisaia, hamaika ebokazio bildu ditu sortzaileak. “Kantuz kantu unitate bakarra bilatzen duen lana, lehenengo piezarekin hasi eta hamaikagarrenarekin bukatzen den lan oso bat, alegia. Soinu banda batetik disko batetik baino gehiago daukana”. Letrak Urdangarinek berak sortu ditu baina Harkaitz Canoren eta Kirmen Uriberen ekarpen bat ere badago.

Lanaren izenburua, Izurdeen lekua, pandemia garaian bizi izandako esperientzia batetik dator. Maiatz hasieran Ondarruko Atxazpitik hurbil izurdeak agertu ziren, herritarron harridurarako. Urdangarinek honen inguruan hausnartu zuen, “izurdeak haien ingurune naturalean baitzeuden eta garai hartan gizakiok baikinen galdu samar geundenok. izurdeak beren lekuan zeuden eta gu, ostera, gure lekutik kanpo. Izurdeak, gure kaleak eta parkeak okupatu zituzten hainbat piztiekin batera, askatasun ikur bilakatu ziren”.

Izurdeen lekua lana taldeak Euskalduna jauregian emango duen kontzertuan aurkeztuko da, abenduaren 26an. Egun horretarako emanaldi berezia prestatu du Urdangarinek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button