MUSIKA

“Euskarazko Musika Lehen(a)” zikloa, Deustun

Bihar hasiko da Deustun, hirugarren urtez jarraian, euskarazko musikari dedikaturiko Euskarazko Musika Lehen(a) zikloa. Programaturiko hitzorduetan rock, jazz, musika klasiko edo herrikoiak izango du lekua ekainaren 9an, 15ean, 23an eta 30ean Deustuko udaltegian.

Ekimena bihar bertan abiatuko da  Deustuko Udaltegian Txuma Murugarrenen emanaldiarekin. Sasoi ilunak rock taldetik pasa ostean, bakarkako ibilbideari ekin zion, eta udazkenean argitaratuko du bere zazpigarren lana.
Hurrengo kontzertua ekainaren 15ean izango da toki berean, San Inazio Abesbatzaren eta Deustuarrak Abesbatzaren eskutik. 1978an sortutako lehenengoak 43 ahots misto ditu, eta Gorka Beriainek zuzentzen du. Deustuarrak Abesbatza 1957an sortu zen, eta Roberto Bienzobasek zuzendutako 24 ahots baxu ditu.

Ostiralean, ekainaren 17an, La Haceríak Ana Bejerano & Euskonectionen emanaldia jasoko du. Taldeak bateriak, kontrabaxuak, pianoak, saxofoiak eta ahotsak erabiltzen ditu osatutako jazzarekin euskal musika nahasteko.

Hurrengo emanaldia Amorantek egingo du ekainaren 23an. Iban Urizar gipuzkoarra dago proiektu horren atzean. Gitarra, ukelelea, tronpeta, harmoniuma, zintzarria eta perkusioko beste traste batzuk erabiltzen ditu.
Hil honen azken eguna, ekainaren 30ean, Miren, Amaia eta Paxkalin ahizpek, Xalbador bertsolari handiaren bilobek kontzertua eskainiko dute. Deustuko udaltegian, 19:30ean, Aire Ahizpak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button