ESZENA

Eskola garaien inguruko antzezlana ondu du Opéra Pagaï konpaniak

Opéra Pagaï antzerki taldeak 80 % de réussite antzezlana taularatuko du larunbatean, hilak 22, Donibane Garazin. Obrak eskola garaiak ditu ardatz.

Scène de Pays Baxe Nafarroako Herri Antzokiak bidalitako oharrean jasotzen denez, “mémorian atxikitzen ditugu gertakari batzuk eta beste zonbeit haizatzen… biziki ongi da horrela… Gauza goxoetaz orroitzen gira gehienetan, plomustatzen aldiz garaian ezinikusten ahal ez ginituenak”.

Hala, ikuskizunak umetako garaiak jorratzen ditu, eskola egunetako giroa batik bat. Hortaz, eskola denborako oroitzapenak dira nagusi, hala nola, autobusaren zain geundenean edota igande arratsetan genituen tripako minak biharamuneko ebaluaketaren beldurrez.

Ekimenari buruzko informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button