BESTELAKOAK

“Mazoka”, marrazi azoka asteburuan egingo da Gasteizen

Mazoka abenduaren 17ko asteburuan abiatuko da Gasteizen makina bat tailer, bisita gidatu, liburu eta komikien aurkezpen, eta musika eta dantza-emanaldirekin.

Aurten, Mazokak ilustrazioen eta beste diziplina batzuen inguruko jarduerak eskainiko ditu asteburu oso batean (abenduaren 17tik 19ra). Ekimenak bisita gidatuak antolatu ditu Maite Gurrutxagaren Haritik Zintzilik erakusketan, abenduaren 17an eta 19an.
Abenduaren 18an, larunbata, euskal ilustratzaileei egindako elkarrizketen Dibujo desde que tengo Memoria liburuarekin eta Tupust komiki euskaldunarekin erlazionatutako mahai-inguruak eta aurkezpenak izango dira, baita egileen sinadura-saioa ere: Maite Gurrutxaga, Yolanda Mosquera, Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia Agirrezabala, Paula Estevez eta Katarzyna Lebiedzinska.
Egunari amaiera emateko, Ilustraciones Improvisadas kontzertua antolatu da. Bertan, Itziar Madariaga musikaria eta Bea Aparicio eta Jan Orduña ilustratzaileak modu inprobisatuan arituko dira.

Eta igande goizean, Askoa Etxebarrieta La Pulga flamenko-dantzari gasteiztarrak emanaldi bat eskainiko du, eta jendeak marraztu ahal izango du, “esperimentazion eta fusioan oinarrituta”.

Egunez eguneko programazio zehatza Mazokak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button