ESZENA

“Kimu”, gazteak arte eszenikoetan trebatzeko programa

Donostia 2016k, Donostia Kulturak eta Euskal kultur erakundeak arte eszenikoetan haur eta gazteen trebakuntza eskaintzen duen Kimu izeneko programa abiarazi dute. Beka horrek Euskal Herriko lau artista hautatuko ditu. Izena emateko epea irailaren 30an amaitzen da.

Hautatuko diren lau artistek zuzendaritza artistiko baten laguntza izango dute 10 hilabetetan, eta trebakuntza-ibilbidea pertsonalagoa ezarriko zaie master-class eta jaialdietako egonaldien bidez. Trebakuntza pertsonala eta intelektualarekin batera antzerki, dantza, zirku eta txotxongilo eskaintza bermatuko da.Hautagaiei euskaraz moldatzeko gaitasuna eta arte eszenikoen munduan esperientzia izatea eskatuko zaie.

Euskal kultur erakundea, Donostia 2016 Fundazioa, Donostia Kultura, Lapurdi hegoaldeko Udalerrien Mankomunitatea, Baxe-Nafarroako Herri Antzokia, Paraiso Antzokia eta Biarritz Culture entitateek bideratuko dute zuzendaritza artistikoa.

Programak artista bakoitzaren trebakuntzarako kostuak estaliko ditu 5.000 euro arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button