
Otsailaren 7ra arte, II. Gorputz Lekualdatuak zikloa egingo dute Bilboko Azkuna Zentroan. Mugimenduan dauden gorputzen irudiak eta haien filmaketa izango ditu ardatz emanaldi-sortak.
Joan den urtean Zinematekako programan aurkeztu zen Gorputz lekualdatuak. Dantzaren eta performancearen arteko ikus-entzunezko arrastoak, 1963-1986 zinema zikloaren ondoren, “mintegi honek zuzeneko dantza garaikide edo performance artistikoak eta beren ikus-entzunezko erregistroaren arteko erlazioak aztertu nahi ditu”, eta horrekin batera Zinematekako Gorputz Lekualdatuak II zinema zikloa egingo da.
Mintegia hiru saiotan garatuko da. “Erantzun desberdin horiek zein diren aztertu nahi du, zer-nolako tira-birak izaten diren bi adierazpide artistikoen artean, eta zein neurritaraino esan dezakegun hemen aipatutako praktika artistikoen artean subordinaziorik edo hibridaziorik dagoen”.
Joan den astean, urtarrilaren 24an, Yvonne Rainer zinegilearen Lives of Performers (1972) eman zuten. Urtarrilaren 31n, asteazkena, Anna Teresa de Keersmaker eta Thierry de Mey zinegileen Rosas Danst Rosas (1997) dokumentala eskainiko da. Eta otsailaren 7an, Wim Vandekeybus zinegilearen Blush (2004) filma proiektatuko dute, 19:30ean.
Emanaldiekin batera, Agertokiaren eta muntaketa-mahaiaren artean dantzan ikastaroa abiatu zuten urtarrilaren 10ean, eta martxoaren 21era arte, hiru orduko hiru saio egingo dituzte. Gabriel Villota Toyosek zuzenduko ditu saiook.
Zikloaren gaineko informazio guztia hemen duzue.



