ESZENA

Huts Teatroak “Etxekoak” taularatuko du azkeneko aldiz

Bihar, maiatzaren 31an, Bilboko Kafe Antzokian, Huts Teatroak (Artedrama) Etxekoak antzezlana taularatuko du azkeneko aldiz. Hala adierazi dute taldekideek: “Bagoaz betirako, plazerrez egin dugu bidaia hau eta zenbat dugu eskertzeko konplize izan zareten guztioi: ikusle, lagun, komunikabide, erakunde, antzokietako programazio arduradun… Uste baino lehen baino iritsi da momentua betirako agur esateko eta oholtzan beste sorkuntzei lekua uzteko. Maddi gure neska maitagarria, Amama maitea, Imanol osaba zuhurra, Goio osaba zintzoa…ta nola ez Mamadou”

Obrak honela dio: “Ezin da edonor etxean sartu. Hala dio legeak. Maddik Mamadou maite du. Halaxe dio bihotzak. Euskal Herriko etxe batean gertatzen dira ekintza guztiak”. Lau pertsonaia izango dira oholtzan: “Maddi, neska gazte euskalduna, Mamadourekin maiteminduta dago; Goio, Maddiren osaba tentela; Imanol, Goioren anaia, Maddiren osaba; eta Amama, Maddiren amama, Goio eta Imanolen ama”.

“Itsasoaz bestalde maitemindu nintzen. Atzerriko lagunarekin egoteko aukera bakarra ezkontzea izan zen. Eta hor hasi zen dena: burokrazia, paper administratiboak, joan- etorri zenbatezinak, elkarrizketak kontsuletxean… urtetako erokeria eta zentzugabekeria hutsa”.

Esperientzia honetatik abiatuz, egungo gizarteak eta estatuek sortu eta eraiki dituzten muga eta lege absurduen kritika egitera doaz antzezlan berri honekin. Etxekoa/kanpokoa dikotomian gaur egun hain presente dugun immigrazioaren gaia jorratuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button