LITERATURA

Katixa Agirreren “Berriz Zentauro” eskuragai

Antizipazio-eleberri gisara, hamaika iradokizun kitzikagarri aurkituko ditu irakurleak gizartearen bilakaeraren eta teknologiaren martxari buruz. Protagonistaren ibilerek ere zer pentsatu emango digu eta beste hainbat gairen inguruan ere hausnarketarako gonbitea luzatzen zaio irakurleari.

Hala, generoen arteko muga zurrunak eta horiek gainditzeko aukerak; iraganarekin  daukagun harremana; bikote batek irauteko dituen zailtasunak; edota  errebeldiaren eta erosotasunaren arteko oreka zaila ere izango dira gai nagusiaren azpitik azaleratzen diren buruhausteak.

“Paula Pagaldai protagonista, proiektu pedadogikogilea bera, inspirazio eta datu bila abiatuko da Parisera. Mary Wollstonecraft feminista eta idazlea eta Frantziako Iraultza ikertzea du helburu”. Hortik Aurrera, Katixa Agirrek abentura eta gogoetaz betetako pasadizoetan barna murgilduko gaitu, literaturaren gourmetentzako plazer bat.

Katixa Agirre Gasteizen jaio zen 1981ean. Egun, Bibon bizi da. Ikus-entzunezkoetan doktorea bera, EHUko irakasle da egun. Gaur arte bi ipuin bilduma aurkeztu ditu: “Sua falta zaigu” (2007) eta “Habitat” (2009). Eleberriei dagokionez, ordea, beste bi ditu kalean: “Atertu arte itxaron” (2015) eta “Amek ez dute” (2018). Bere lanek hainbat sari eta itzulpen ere izan dituzte.

“Berriz Zentauro” (2022) Elkar argitaletxearen eskutik argitaratuta, dagoeneko salgai dago liburudendetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button