ARTEA

“Almost there”, Aleix Plademunt argazkilariaren erakusketa

Aleix Plademunt (Girona, 1980) argazkilariak Almost there izenburuko erakusketa paratu du Bilboko CFC eskolan. Erakusketa zabalik izango da hilaren 30era arte.

Erakusketak gauzen balio absoluturik eza aldarrikatzen du. Ez dagoela erantzun absoluturik. Guztia dela erlatiboa. Distantziak, emozioak, denbora… horien guztien irakurketetan ez litzateke araurik egon behar. Hala, egitasmoak baldintzen kontrako bidea egiten du.

Hala, Almost there erakusketak argazkilaritzaren argazkia egiten du, irudikapenezko bidaia baten itzulera izango balitz bezala, eta era berean, izandako toki eta denboraren isla gisa ere, ezin izango baitiogu leku edo tarte horri modu berdinean begiratu.

Finean, mundua irudietan ulertzeko genero eta hizkuntzen nora ezean ibiltzeko proposamena da Almost there. Horrekin batera, argazkigintza bera ere jorratzen du; hain zuzen ere, argazkigintzak nola baldintzatzen dituen gure ikuspegiak.

Informazio gehiago: cfcbilbao.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button