ARTEA

Proiektu Zero Nafarroan

Nafarroako Arte Contemporaneo Plataforma-tik Proyecto Cero-n parte hartzeko gonbitea luzatu dute.

Ekonomikoki eta materialki, aurrekontu minimoetan oinarritutako proiektu honen ardatza, Artearen Ekosistemaren inguruan sorturiko iritzi grafikoak dira. Iritzi grafiko hauek ideiatu, definitu eta forma eman ostean, proiektura bidaliko dira. Hartuko diren guztiak, plataformaren blogean erakutsi eta gero, Lizarrako Gustavo de Maeztu museoan ere erakutsiko dira ekainaren 10etik irailaren 4ra bitartean

Obra grafikoak Din A4koak egin daitezke, zuri-beltzean, eta berdin da marrazkiak, argazkiak edota lan digitalak baldin badira.
Lanak bidaltzeko epea maiatzaren 31an amaitzen da.

Informazio guztia ekimenaren webgunean jasotzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button