
Hil honetatik martxora bitartean zortzi film proiektatuko ditu Goieniz zineklubak Besaingo Usurbe Antzokian.
Atzo hasi zuten, hain zuzen ere, programazioa Klaus Haro zuzendariaren Cartas Al Padre Jacob filmarekin. Hurrengo emanaldia, berriz, hilaren 19an, osteguna, izango da. Egun horretan Josh Radnor zinegileak zuzenduriko Happythankyoumoreplease filma ikusi ahalko da.
Otsailean, halaber, beste hiru film izango dira: 2an, Incendies (Denis Villeneuve); 16an, Chico & Rita (Fernando Trueba, Javier Mariscal eta Tono Errondo), eta 23an, Nedery Simin, Una Separación (Asghar Farhadi).
Urteko hirugarren hilean ere hiru pelikula izango dira ikusgai: 8an, Srjan Koljevic zuzendariaren La Mujer de la Nariz Rota; 22an, Charles Fergunsonek zuzenduriko Inside Job (film hau ikusleek aukeratu dute), eta 29an, Carlos Cesar Arbelaez zinegilearen Los Colores de la Montaña.
Emanaldi guztiak Besaingo Usurbe Antzokian egingo dituzte, 21:00etan. Zineklubari buruzko informazio gehiago blog honetan.



