ESZENA

“Katapulta Tour Gipuzkoa” programak aurtengo deialdia zabaldu du

Gipuzkoa Foru Aldundiaren Katapulta Tour Gipuzkoa programak deialdia egin du 2022an zehar Katapulta Tour Gipuzkoa 2022 zirkuituan egingo diren musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako emanaldietan parte hartuko duten artistak aukeratzeko.

Deialdia musika eta arte eszenikoetako esparruetako artista profesional edo erdiprofesionalentzat zuzenduta dago, eta izen emateko epea zabalik izango da urtarrilaren 27ra arte.

Ekimenaren helburuak “musikaren eta arte eszenikoen arloetako Gipuzkoako talentuak balioan jartzea eta horiek bultzatzea, bereziki gazteak, eta Gipuzkoako ezenari dinamizazioan laguntzea, kluba eta antolatzaileei babesa ematen”.

Aukeratuko diren artistok hiru emanaldi egingo dituzte Gipuzkoako gune desberdinetan, eta saio bakoitzarengatik 400 euro hartuko dituzte.

Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak bultzatzen du, Kutxa Kulturren kolaborazioarekin. Programa Buenawista Prolleckziom’s -ek koordinatzen du eta Donostia Kulturaren partehartzea dauka Donostiako Jazzaldiaren bitartez.

Hurrengo esteka honetan izen-ematea eta informazio guztia duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.