LITERATURA

“Miguel De Unamuno” Saiakera Sariketarako epea zabalik

Bilboko Udalak Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren XX. edizioaren deialdia egin du. Sariketak bi modalitate ditu (gaztelania eta euskara), bakoitza 6.000 eurokoa.

Partaidetza, euren lana Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkezten duten edozein nazionalitatetako saiakeragileei dago zabalik. Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu gabeak eta aurretiaz saririk jaso gabeak izango dira eta 100 folioko luzera izango dute gutxienez (DIN A-4 formatuan normalizatuta, Times New Roman letra mota edo baliokidea, 12 letra tamaina), 1,5 espaziotan idatzita.

Jatorrizko lanak jasotzeko epea apirilaren 30ean amaituko da. Lanak euskarri digitalean bidali beharko dira www.bilbao.eus/premiounamuno eta www.bilbao.eus/unamunosaria webguneen bitartez. Gune horietan sariketaren oinarriak ere kontsulta daitezke.

Iazko edizioan Galo Martínez de la Pera filosofo arabarra izan zen irabazlea euskarazko kategorian, Hiritasun santuaren misterioa edo Paulok egindako faltsutze eta lapurtzeak kristautasuna sortzeko lanarengatik. Iván Olano Duque izan zen irabazlea gaztelaniazko kategorian, El sueño de la especie. Siete ensayos al borde del abismo lanarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button