ARTEA

“Karratu Beltz Leuna” erakusketa, Leioan ikusgai

Bosteko 24 ekimen ibiltariak lehen urratsak emango ditu Leioan, Karratu Beltz Leuna erakusketarekin. Urriaren 6ra arte bisitatu ahalko da.

Betiko legez, ekimenak “Bizkaiko talentua eta arte garaikidearen sorkuntza gero eta publiko zabalagoarengana iristea du helburu. Gure lurraldeko gaur egungo artea irisgarriago egitea pertsonei eta publiko orokorrari”.

Karratu Beltz Leuna hiru emakume artistaren proposamena da: Maider Aldasoro  (eskultura eta ikus-entzunezko pieza), Leire Lacunza (argi-instalazioa), eta Natalia Suarez Ortiz de Zarate (pintura).
Bere lanek “erakusketaren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen dute, zentzuzko judizioa aldi baterako eteten duen arreta-modu berezi bat aktibatzeko gai den interfaze gisa. Arrazoimenaren parentesi horretan esperientzia pertzeptibo, haragizko eta afektiboa agertzen da, orain errepresentatzen dena jasotzen duena, kasu honetan artelana. Erakusketak espazio esekian murgiltzea proposatzen du, objektu artistikoari modu berrituan begiratzeko eta, hortik, galdera hau egiteko: Zer bitxikeria daude formaren atzean?”

Erakusketa Leioan hasi da, eta gero, Amorebieta-Etxanon izango da urriaren 15etik azaroaren 3ra arte. Ondoren, Getxo (azaroaren 5etik 25era), Arrigorriaga (azaroaren 28tik abenduaren 18ra), eta Basauri, abenduaren 23tik urtarrilaren 19ra) bisitatuko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button