ESZENA

“Arabako Plazetan” ekimenak makina bat herri bisitatuko ditu

Uda osoan, Arabako Kale Arteen Zirkuituak makina bat ikusgarri eroango ditu eskualdeko herrietara: Agurain, Dulantzi, Amurrio, Añana, Aramaio, Armiñon, Arraia-Maeztu, Arratzua-Ubarrundia, Artziniega, Asparrena, Aiara, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Kanpezu, Burgelu, Eltziego, Erriberabeitia, Erriberagoitia, Harana, Iruña Oka, Kuartango, Bastida, Lagran, Guardia, Lantziego, Lantaron, , Laudio, Legutio, Leza, Okondo, Urizaharra, Trebiñu, Urkabustaiz, Gaubea, Eskuernaga, Zanbrana, Zigoitia eta Zuia.

Aurtengo edizioan antzerki piezak, pailazoak, dantzak eta zirku ikuskizunak bilduko dira urrira arte.
Gaur berton, hilak 7, zertaz gozatu ere egongo da, Ganso & Cía taldearen  Welcome and Sorry piezarekin, Aramaion. Obra hori kaleko antzerkiko ikuskizuna da, antzerki ofizioa klasiko handien parodiatik eta haien inguruko estereotipoetatik abiatzen dena. Keinu komedia bat, eta clown magistrala.

Arabako Plazetan ekimenak 47antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu ditu non 27 konpainiak (haietatik 10 Arabakoak) jardungo baitute ekainetik urrira bitartean. Hauek dira Arabako konpainiak: Ameztu Antzerkia, Bapatean Zirko, El mono habitado/Proyecto Larrua, Imaginaciones Nai, Ortzi, Pikor Teatro, Piszifaktoria Ideien Laborategia, Panta Rhei, TwoMuch Circus eta Zanguango Teatro.

Noiz, zer, eta non ikusteko, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button