Nontzeberri

Ruper Ordorika & Mugalariak, Donostian

Bihar, abenduak 13, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, kontzertu perfektua egingo du Ruper Ordorikak, 19:30etatik aurrera.

Ruper Ordorikak bere azken lanaren soinuak haizatuko ditu: Lurra ikutu barik. Hamaika kantu berri dakartza album berriak, guztiak ederrak eta iradokitzaileak.
Izan ere, 2024an Bakarka bi diskoa aurkeztu ondoren, lan berri bati ekin zion Ruperrek, eta jardun horren fruitua hemen dugu, Lurra ikutu barik.
Oraingo honetan, grabaziorako, Ruperrek honako musikari hauek izan ditu lagun: Leo Abrahams gitarra eta teklatuetan (Eno, Blur, Anohni…); Kenny Wollesen bateria eta bibrafonoan (John Zorn, Bill Frisell…) eta Jon Thorne kontrabaxuan (Lamb…).

Lurra ikutu barik disko berriaren aurkezpen kontzertua Victoria Eugenia Antzokian eskainiko du, eta Ruper Ordorikak disko berriko kantuak behar bezala aurkezteko Mugalariak izango ditu ondoan: Arkaitz Miner (gitarra, mandolina), Fernando Lutxo Neira (baxua), Hasier Oleaga (bateria), Nando de la Casa (teklatuak).

Ruper Ordorika euskal kantagintzak eman duen bakarlaririk enblematiko eta gorenetakoa da. 80ko hamarkadan Pott literatur taldean ibili zen, eta musika arloan herri kantaren tradizioa eta rock egilearen nortasuna batu ditu, bere erara. 1980. urtetik hona Euskal Herriko zein New Yorkeko musikariekin disko sorta bat grabatzeaz gain, Hiru Truku taldea sortu zuen Joseba Tapia eta Bixente Martinez musikariekin, herri kantutegia berritzeko.

Exit mobile version