MUSIKA

Kurt Cobain eta jazza nahasten duen diskoa kaleratu du Errabal diskoetxeak

Ainara Ortegaren ahotsak, Jorge Abadiasen gitarrak, Aritz Luzuriagaren baxuak eta Hasier Oleagaren bateriak Zatoz zaren bezala (Come as you are), Nerabeen izpirituaren usaina du (Smells like teen spirit) edota Zerbait bidean (Something in the way) abestiak jazz erritmoetara moldatu dituzte.

Taldea "bizitza zuzenean delako" jarduteko asmoarekin eta ideiarekin ageri da. Garai batean bizitako gertaerak oraindik ere jarraitzen dutelako eta horiek guztiak biziberritu nahi dituztelako.

Musikariek jazzaren esparruan prestakuntza nabarmena daukaten arren, beste iturrietatik ere edaten dute. Horrela, disko honek Kurt Cobainen musikatik abiaturik, egungo jazzaren eta musika garaikidearen espaziora eramaten gaitu.

Gaztelupeko ahotsak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button