ESZENA

“Bilbon Eskolatik Antzerkira” programa

Bilboko Udalak Bilbon Eskolatik antzerkira programa antolatu du gazteen artean arte eszenikoak sustatzeko, hezkuntzarako tresnatzat hartuz. Eskolako antzerki denboraldia azaroaren 8an inauguratuko da, Campos antzokian.

Ikus-entzule berriak prestatzea eta txikienen artean antzerkiko sorkuntza lana bultzatzea ere badira helburuetariko batzuk. Hala, konpainia profesionalek umeei zuzenduta prestatu dituzten lanen emanaldiak antolatzen dira eta sorkuntza bultzatzeko Bilboko ikastetxe guztientzat muntaketak aurrera eraman ahal izateko laguntza ekonomikoa eta aholkularitza profesionala ere ematen da.

Iaz, Bilboko 18 ikastetxek hartu zuten parte eta 36 lan aurkeztu ziren. Lan horietan 562 ikaslek hartu zuten parte. Ikasturte berri honetarako 13 emanaldi programatu dira, zazpi konpainiaren eskutik. Konpainia horiek Campos Antzokian, Azkuna Zentroko auditorioan eta Otxarkoagako udaltegian eskainiko dituzte euren lanak.

Era berean, Eskola Antzerki Lehiaketaren edizio berria antolatuko da ikasturte honetan. Lehiaketaren helburu nagusia, “Arte Eszenikoak ikastetxeetan tresna didaktiko gisa erabiltzea eta umeen artean Arte Eszenikoak sustatzea da.
Irabazten duten taldeentzat dirutan emango zaizkien sariez gain, parte hartzen duten ikastetxe guztiek 300 euroko ekarpen ekonomikoa jasoko dute, egin beharreko muntaketetan laguntzeko. Lan irabazleak ikus-entzuleen aurrean aurkeztuko dira, Arriaga Antzokian ospatzen den Eskola Antzerki Jaialdiaren barruan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button