BESTELAKOAK

Juanjo Saez ilustratzailea Bilbon

 

Juanjo Saez ilustratzailearen irudiak, besteak beste, Rock De Lux musika aldizkari espainiarrean ikus daitezke. Atzo, erakusketa inauguratu zuen Bilboko Zazpikaleetako Serie B dendan. Horrez gain, gaur bertan hiri horretako Anti-liburudendan izango da Arroz Pasado izeneko liburua aurkezten.

Erakusketa hilaren 28ra bitartean izango da ikusgai, eta gaurko saioari dagokionez, Saezek Arroz Pasado liburua aurkezteaz gain, zuzeneko elkarrizketa egingo diote. Saioa, 20:30ean hasiko da.

Ilustratzaile katalanaren lanak aipaturiko argitalpenean ez ezik, beste hainbat tokitan ere ikus daitezke, hala nola, Bartzelonako klub ezagunenen flyer-etan, disko azaleran (Chemical Brothers), musika jaialdietako karteletan (FIB), edo publizitate kanpainetan.

Bere libururik arrakastatsuena Viviendo del Cuento da. Madrileko Reina Sofia zentroan ere ikusi da bere obra.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button