ARTEA

Bilboren eraldaketa Jose Luis Ramirez-en argazkietan ikusgai

Bilboko Ondare aretoan, urriaren 5etik aurrera eta azaroaren 30era arte, Jose Luis Ramirez ingeniari eta argazkilariaren ehun argazkitik gora izango dira ikusgai, non Bilbo inguruko paisaiaren eraldaketak protagonismoa hartzen duen.

Erakusketan Ramirez-Tolosak Bizkaiko Foru Agiritegiari eginiko dohaintzaren zati bat ikusi ahal izango da, bai eta Portuko Agintaritzaren bildumako argazki batzuk ere. Argazkilariak berak egin du lan guztia: negatiboak, positiboak, tradizionala eta digitala, eta beti ere, kalitate handiarekin.

Erakusketarako bost bilduma hauek aukeratu ditu: Bilboko Portua (2004). Portuko Agintaritzarenak diren argazkiak, 1875 urtetik XX. mendearen erdialdera; 9999 egun iheskor (2007). Olabeagako instalazioetako paisaien argazkiak; Bilbo: Bi libururen artean (1991-2012). Bilboko zenbait lekutako argazkiak, egileak Bilbori buruz eginiko bi liburuen garaietan eginak; Interfazea (2015). Hiriko paisaia eta industriala uztartzen dira irudiotan; eta Bilbo: Miribillaren eraldaketa (2017). Miribillako meatze-inguruaren eraldaketa, egileak 1983tik hona eginiko argazkien bitartez.

Ondare aretoan gogoeta egiteko gune bilakatuko da aurten ere. Geografia, argazkigintza, mendietako ingeniaritza edo alpinismoaren bidez, lau hitzalditan protagonista izango da lurraldea. Gaur berton, Antonio Lista hirigile eta geografoaren txanda izango da, Paisajes vulgares y paisajes cultos: ¿quién lo decide? hitzaldiarekin, 19:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button