ESZENA

Juan Ignazio Iztueta idazle eta dantzariari buruzko dantza-ikuskizuna, Andoainen

Urnietako Egape Dantza Taldeak eta Anabas Musika Taldeak Zuria, gure erara izenburuko ikuskizuna aurkeztuko dute, maiatzaren 22an, Andoiango Bastero antzokian.

Juan Ignazio Iztueta idazle eta dantzariaren gaineko obra da, eta 111 Akademiaren sortzaile Mari Juli Azkue zenaren omenez taularatuko da, izan ere, emanaldia 111 Akademiak sustatu du.

Dantza ikuskizuna Edu Muruamendiarazek zuzendu du, Luis Mari Zalduak eta Mikel Agirregomezkortak idatziriko testuan oinarrituta. Azken hori antzezpen eta eszena zuzendaritzaz ere arduratu da, eta musika Antton Jauregik zuzendu du.

111 Akademiaren arabera, “Iztueta, dantzari fina, pentsakeraz aurrerazale eta liberala zen baina bertako usadio eta folklorearen babesle sutsua, bizitza oso gorabeheratsua izan zuen eta bere bi idazlan nagusiek arrasto sakona utzi zuten bere garaiko euskaldunen artean, baita ondorengo belaunaldien artean ere”.

1824an Gipuzkoako dantzen bilduma plazaratu zuen, Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira…, bai eta Guipuzcoaco provinciaren condaira edo historia ere, Gipuzkoako historia jasotzen duena.

Bada, dantza-ikuskizunaren xedea da, Iztuetaren obra eta garaiko Gipuzkoa ezagutaraztea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button