IKUS-ENTZUN

Iruñeko XIV. Zinemaldia, gaurtik aurrera

Iruñeko XIV. Zinemaldia aste honetan hasiko da, urriaren 14tik 18ra, eta guztira, 122 film labur eta dokumental pantailaratuko dira hainbat sailetan banaturik.

Zinemaldiko sail nagusia Alternatif da eta hor 39 film labur eskainiko dira. Film guztiak, tartean lau lan nafarrak, gaurtik ostiralera ikusiko dira Saide Carlos III zinematan, 20:00etan hasita.
Nazioarteko Alternatif sailean, berriz, ikusleek hamaika herrialdetatik etorritako (Frantzia, Italia, Belgika, Suitza, Norvegia, Polonia, Errusia, AEB, Mexiko, Argentina eta Brasil) nazioarteko 14 film labur ikusteko parada izango dute, gaur eta bihar, Saide Carlos III zinematan, 22:30etan hasita.
Hauez gain, Alemaniako zinemagileen film laburren erakusketa bat ere egongo da urriaren 16an, asteazkenean, 22:30ean.

Cortico sailean gazte nafarrek egindako 12 film labur ikusiko dira. Saioak Saide Carlos III zinematan izango dira, urriaren 17an eta 18an, 22:30etik aurrera.

Valor Visual sailak, 5 dokumental pantailaratuko ditu astelehenetik ostiralera, Iturramako Civivox zentroan, 19:30ean. Saio guztietan, forum antzekoa egongo da hainbat aditurekin. Hauez gain, Educatif saioak ere egongo dira Nafarroako ikastetxe eta institutu guztientzat.

Azkenik, zinemaldiak Accefest antolatu du, hau da, ikusmeneko eta entzumeneko desgaitasuna dutenentzako film luzeen saila.

Informazioa hemen ere eskuratu ahal duzue gaztelaniaz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button