ARTEA

Juan M. Arrizabalagaren zuri-beltzak Boulevard aretoan

Juan M. Arrizabalaga artista autodidaktak interpretazio figuratiboaren azterketa arretatsu eta analisiaren eta teknika metodo pertsonal eta ebolutiboekin erabiltzearen arteko sinbiosi gisa bizi eta sentitzen du irudia, bai marrazketan, zein diseinuan eta argazkigintzan.

Arbasoek eta natura-inguruneak utzitako kultura-ondarea interesatzen zaio, mundu horiek bere barnean birsortzeko, bere emozioen arabera aldatzeko eta giro egokian bilduz eta egiturarik egokienak aplikatuz gauzatzeko gero.

Dena bigarren begirada batekin behatzea gustatzen zaio, so egiteko beste era batekin. Begiratzeko beste era hori, zuhaitz baten zertasunean sakontzen duena, eraikin baten izaera aurkitzen duena, paisaia eraldatu edo ikuspegi batean hondoratzen dena, zuhaitz-hostoen xuxurla entzuten duten begirada hori, olibondoen zuraren usain zaharmindua edo zeruaren aire hezea usaintzen duena. Inguratzen duen guztiaren ikuspenarekin atsegin harrarazten dio begirada horrek.

Eta begiratzeko beste era hori da egunero luma hartzera, eta bizipen horiek paperean argi-ilunetan birsortzera behartzen duena.

Boulevard aretoak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button