
OBN III´s bandak Bilboko Kafe Antzokiko goiko solairuan joko du bihar, ekainak 2, 20:30ean. Estatubatuarrek Third Time to Harm (Tic Tac Totally) izenburuko hirugarren lana aurkeztuko du.
Orville Bateman Neeley (Nobunny, Bad Sports) musikariak zuzentzen du egitasmo gitarrazalea, izan ere, taldeak energia handiko gitarra klasikoetatik edaten du nabarmen: MC5, Blue Öyster Cult, ZZ Top…
Hala, Austin (Texas) hiriko taldearen kontzertuetan The Stooges piztiek talka egiten dute Ted Nugent eta Van Halen taldeen teknikarekin. Uztarketa horretan Misfist punk rock talde klasikoaren itzala ere filtratzen da. Horretarako nahikoa dute 30 minutu inguruko emanaldia.
Hortaz, gitarra ahaltsuak, izerdia eta rock-munstro klasikoen energia haizatuko da bihar Bilboko Kafe Antzokian.



