LITERATURA

Joxemari Iturraldek “Kaleidoskopioa” lan berria aurkeztu du

Gaur goizean aurkeztu du Joxemari Iturraldek (Tolosa, 1951) Kaleidoskopioa (Pamiela) Donostiako Udal Liburutegiko sotoan Aritz Galarraga editorearekin batera.

Liburua azken hamar urteetan, 2001etik 2011ra, Gara egunkariaren Mugalari gehigarri kulturalean idatziriko artikuluen aukeraketa bat biltzen du liburuak, hamarraldi horretan 484 idazki egin ditu Iturraldek, hain zuzen ere.

Argitaletxeak bidalitako oharrean jasotzen denez, “artikulu askotarikoak aurkituko ditu irakurleak orriotan. Gai aldetik, adibidez: literatura, arte ezberdinak, historia, zientzia, ekonomia, hezkuntza, hizkuntzak hartu dira hizpide, horien gaineko kezka eta

ezinegonak. Gaurkotasuneko gaiak, pil-pilean diren eztabaidak. Baina baita istorio txikiak ere, gertukoak, pertsonalagoak, ezezagun bezain jakingarri egingo zaizkigunak”.

Hizkuntza Erromanikoetan lizentziatua (1973). 1977an Bilbon, POTT banda literarioa osatu zuen Bernardo Atxaga, Manu Ertzila, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiarekin batera. Henry Bengoa inventarium ikuskizuna eman du ezagutzera, Bernardo Atxaga eta Ruper Ordorikarekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button