MUSIKA

Anai Arrebak taldeak lan berria aurkeztuko du

Anai Arrebak taldeak lan berria aurkeztuko du asteazkenean, hilak 4, Donostiako Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoan. Iazko azaroan argitaratu zuten, hain zuzen, asteon zabalduko duten lan berri horren estreinako single: Zorte ona opa dizut. Disko berria Bonberenea Ekintzak diskoetxearen bitartez argitaratuko da.

Aipatutako single hartan Zorte ona opa dizut doinuaren bertsio originalaz gain, bi erremix bildu zituzten: Deskode Remix, Deskode disko jartzaileak egindakoa, eta Iñaki Bengoa remix, Baf F-Line eta Gose taldeetako kide Iñaki Bengoaren moldaketa.

Anai Arreba boskotean Jousilouli, Naiz Roxa, Trigger Travis eta muturreko beste talde batzuetan ibilitako musikariak biltzen dira. Oraingoan, baina, aurre egitasmoetan jorratzen zuten metal eta hardcore erritmoak baztertu, eta dantzalekurako aproposak diren doinuak jotzen dituzte, betiere, rock zaletasuna alboratu gabe. 2012an euren estreinako lan homonimoa argitaratu zuten.

Promomusikaren arabera, “(…) Pop-a bai, ahots eta melodia itsaskorretan; musika beltza, dantzarazten gaituen alfonbran; elektronika, erritmo eta bultzada gehigarri horretan; rocka, ezkutatu ezin den DNAn; eta taldekideen eta gauaren misterioa, soinu banda aproposak diren intro-etan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button