IKUS-ENTZUN

“Deus et Machina”, euskarazko film labur onena Huhezineman

Koldo Almandoz zinegile donostiarrak zuzendutako Deus et Machina film laburrak euskarazko film labur onenaren saria jaso du Huhezinema Euskal Film Laburren VI. Jaialdian. Almandozek 1.500 euroko saria poltsikoratu du. Jaialdiko lehiaketa ofizialaren baitan, Los perfeccionistas eta Tesoros lanak saritu dituzte.

Iratxe Fresnedak, Angel Aldarondok eta Beñat Eizagirrek osatu dute epaimahaia. Hala, Tucker Davila Wooden Los perfeccionistas-ek irabazi du film labur onenaren Huhezinema saria (1.000 euro); Ivan Kortazarren Tesoros lanak, aldiz, aipamen berezia izan du.

Ikasleen lehiaketari dagokionez, Aitana Duqueren Peña, oroitzapen bat, bizitza bat filmak 400 euroko MU saria jaso du. Basque Culinary saria (400 euro) Ainhoa Garciaren Mokaduak filmarentzat izan da, eta Kepa Matxainek zuzendutako Etxehuts-ek aipamen izan du. Amaitzeko, ikusleen saria Izarne Olanoren Bizitzaren gazi-gozoak film laburrarentzat izan da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button