MUSIKA

Maika Makovskik “Chinook wind” aurkeztuko du gaur Bilbon

Maika Makovski (Palma de Mallorca, 1983) Chinook wind izenburuko lan berria aurkeztuko du gaur Bilboko Arriaga Antzokian, 20:00etatik aurrera. Musikariak talde berezia izango du lagun: bi biolin, txelo eta biolak osatutako hari-laukotea, tronpa eta bateria. Maika gitarraz (akustikoaz eta elektrikoaz) eta ahotsaz arduratuko da, egin ohi duen lez.

Arriaga Antzokiaren arabera, “Konposatzaile, abeslari, antzezle…, Maika Makovskiren ahalmen hipnotikoak ezinezkoa egiten du begirada desbideratzea eszenatoki gainera igotzen denean. Jakin-mina, sedukzioa, pasioa, intuizioa, nortasuna… bere musikak beti harrapatzen du, baina batez ere zuzenean”.

Iaz grabatu zuen Makovskik Chinook wind, Mazedoniara egindako bidaiatik bueltan –aita du mazedoniarra-. Hala, hamar doinu idatzi zituen, eta Bristol hirian grabatu, John Parishekin (PJ Harvey, Eels) ekoizle ezagunaren begiradapean.

Emaitza “biluzia eta gordina” da, musikariaren lan pertsonalena. “Azpimarragarriak dira musika-tresnen lan akustikoa eta ahotsa babesten duten hari eta metal moldaketak”.

Bira honetan, Maikak Bartzelonako Brossa Quartet de Corda taldea izango du ondoan, bi biolin, biola eta txeloa, bai eta Pep Mulak (bateria) eta Pau Valls (tronpa) musikariak ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button