BERTSOTAN

BizIzpi solasaldiak

Martxoaren 25ean, Ibarrangeluko Kultur Etxean, 19:00etan, Iratxe Ibarra, Gorka Ostolaza eta Xabier Enbeita bertsolariak bilduko dira BizIzpi solasaldiak ekimenean.

Handik bidali diguten testuan hauxe kontatu digute: “BertsoAriketa proposamena izpi.rimentala da. Bertsolaritzak gutaz hitz egiten omen digula eta, igandean biltzen garenak tarte, barruak askatu eta osatzeko erabiliko ditugu bertsolariak, osagile. Orain arte gutxi landu diren zirrikituak esploratzen saiatuko gara: langabezia, krisia, pasibitatearen hondoko beldurrak. Bertsolaritza esperientzia bat omen da, eta oholtza aurrean egon behar omen da emozioz bustitzeko. Gu oholtza aurrean jarriko gara, gure barne emozio korapilatsuak askatuz, geure buruen jabeago egiteko.
Iratxe Ibarra, Xabier Enbeita eta Gorka Ostolaza izango ditugu osagile: herriaren ahots, gure kezka, desio eta sentimenduen bozeramaile.
BertsoAriketa. Bertsotan, arik eta…. barruak askatu artean.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button