LITERATURA

“Letrak eta Futbola 2015” jardunaldiak, azaroan

Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako diputatuak, Athletic Clubeko Jokin Garatea eta Jose Angel Iribarekin batera, literatura, kazetaritza eta futbola lotzen dituen Letrak eta Futbola jaialdia aurkeztu du gaur goizean. Azaroaren 2tik 6ra bitartean gauzatuko den ekimenaren seigarren edizioa egingo da aurten.

Urtero bezala (eta oraindik izenik eman ez badute ere) kazetari eta pentsalari garrantzitsuenekin topaketa bereziak egingo dira baloia eta literatura lotzeko asmoz. Topaketez gain eszena eta komikia ere protagonistak izango dira aurtengo edizioan. Hala, azaroaren 2an, 19:30ean, Borobil Teatroa konpainiaren Jokoz Kanpo euskarazko antzezlana ikusteko parada egongo da. Joseba Apaolazak, Asier Hormazak eta Asier Sotak egiten dute satira hau.

Aurten Letrak eta Futbola jaialdiak bi ekintza berri abiatuko ditu. Futbola eta literatura uztartzen dituzten lanak banatuko dira; aurten propio ekitaldi honetarako sortutako bi komiki banatuko dira, guztira 20.000 ale. Komikiak hauek dira: Diamanteak, urrea eta ikatza, Unai Iturriaga bertsolariak idatzita eta Alfonso Zapicok marraztuta, eta El portero, Santiago Garcia eta Pablo Rios bikoteak atonduta.

Irakurketa ere sustatu nahi da bigarren ekintza baten bidez: Athletic Club de Lectura. Ekimen honetan zale edo irakurle batek liburuak proposatu eta elkartrukatu ahal izango ditu Athletic Clubeko zazpi ordezkariarekin (Josu Urrutia, Ernesto Valverde, Carlos Gurpegui, Mikel Balenziaga, Ainhoa Tirapu, Jone Guarrotxena eta Jose Angel Iribar). Proposamenak bidal daitezke irailaren 23ra arte.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button