Nontzeberri

Bunker azokaren hirugarren edizioa Hiriko Soinuak programaren baitan

Bunker doako azoka herrikoia martxan jarriko dute aurten ere aurreko edizioko arrakastaren ondoren. Barakaldoko Udalak sustatua eta Hiriko Soinuak proiektuaren barruan dagoelarik, musika eta emozioen arteko harremana jarriko ditu berriz erdigunean azokak.

Urriaren 24tik 26ra egongo da prest Bunkerren hirugarren edizio hau, Barakaldoko Herriko plazan egongo den karpan. Alde batetik, Fernando Alfarok (Surfin’ Bichos, Chucho) eta Javier ‘Jerry’ Corral kazetariak euren azken liburuak aurkeztu eta sinatuko dituzte. Bestetik, Reincidentes, Biznaga, Bala eta Sandré Iker Bárbara kazetariarekin mintzatuko dira Hiriko Soinuak jaialdian emango dituzten kontzertuen aurretik.

Bunkerrek Gaizka Insunza eta Gonzalo Portugalen kontzertuak eta argitaletxe eta denda berriak ere hartuko ditu bere standetan. Bukatzeko, Paule Bilbaok, arte-terapian espezializatutako psikologoak eta Arima taldeko konpositore eta abeslariak, Barakaldoko Bituritxa Lanbide Heziketako Institutuko ikasleei tailer bat emango die eta, bukatzean, Hiriko Soinuakeko barrutitik bisita pribatua egingo dute.

Bunkerreko stand-en artea Long Play (Barakaldo), Chicxs de la calle (merchandising), Meatzalde Beats (bigarren eskuko CD eta biniloak), Munsterama (Santurtzi), Re-Loop Shop (Logroño) eta Vinylora (Gasteiz) disko-, arropa- eta merchandising- dendak egongo dira. Halaber, Iruñeako Katakrak liburu denda eta argitaletxea; eta zinema, telesail, komiki eta Mangaren inguruko bildumagile-artikuluak saltzen dituen Barakaldoko Mano del Friki denda ere bertan izango dira.

Exit mobile version