ARTEA

Alain Urrutiaren lanak ikusgai Bilbon eta Madrilen

Alain Urrutiaren (Bilbo, 1981) bi erakusketa ikus daitezke une honetan Bilbon eta Madrilen, Guggenheim Bilbao Museoan eta Casado Santapau galerian, hurrenez hurren.

Lehenengoan Chapter II; Dystopia lana paratu du. Atlas itxura izanagatik ere, marrazkien segida desordenatua da, lausotua, bitxia, arrotza eta formatu handikoa, non iragana eta oraina nahasten diren. Lan hau azaroaren 11a bitarte ikus daiteke. Madrileko eta Casado Santapau galerian, bestalde, Naufragio/Esperanza obra jarri du ikusgai urriaren 7a bitarte.

Urrutia egunerokotasunean interesatua dagoen artista da. Hala, eguneroko egoera tipikoak berraztertze artistikorako objektu bihurtzen ditu. Horrela, aurretik aukeratuak izan ez diren zenbait uneren balio estetikoa handitzen du.

Horretarako, figuraziotik abiatuta, kolore paleta mugatua dela medio, irudiak desfokatuz, eta hainbat enkoadratze erabiliz, bere pinturak izaera esanguratsua lortzen du. Hala, irudiek ametsetakoak, onirikoak dirudite, eta lausotasunaren bitartez lortzen du gauzek gehiago adieraztea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button