ARTEA

Jon Juarez ilustratzailearen “Harri orri har” erakusketa, Zumarragan

“Erakusketa hau ilustrazio batzuen aukeraketa txiki batek eta azkeneko 10 urteetan azalpenik eman gabe lantzen joan naizen testu pare batek osatzen dute. (…) nire unibertso txikia garatzen saiatu naiz, korrontearen kontra, beste edozein marrazkilarik bezala” dio artistak. Erakusketa abenduaren 21era arte egongo da irekita, Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean

Jon Juarez (Iruña – 1983) marrazkilari autodidakta da. 2007an Nafarroako arte gaztearen saria eman zioten, eta 2011ra arte The Balde argitalpenean komiki laburrak argitaratu zituen. 2012an Injuve saria eskuratu zuen. Hortik aurrera, bere proiektu pertsonalak alde batera utzi eta marrazkilari lanak egiten hasi zen. Aldi berean, ikus-entzunezko ekoizpen pare batean lanean hasi zen: Angry Birds Toons-en lan egiten zuen 2013tik eta 2015era.
2017an ilustrazioa utzi eta AC/Eren diru-laguntza bati esker proiektu pertsonal bati ekin zion La Maison des Auteursekin batera, Angouleme hirian, gidoi propio bat garatzeko. 2020an Square-Enix-entzat (Montreal) lan egiten hasi zen bideo-joko baten garapenean. Eta 2021ean HBO max (Los Angeles) telesail baten garapenean (worldbuilding) laguntzen hasi da.

Ekitaldi hau Katapulta Plataformak sustatuta dago Zelai Ariztiren kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button