MUSIKA

Xiberoko kantak, “Oihaneko Zühainetan” lanean

Xiberoko hamar bat kantariengandik hamar kantu herrikoi bildu ondoan, Oihanek disko bat egin eta grabatu du kantu hauek jazza, rocka eta poparekin nahasiz. Arño Belhi Bidalun, Niko Etxart, Maddi Oihenart, Etchegoyen ahizpak, Larrory anai arrebak, Maika eta Mixel Etxecopar eta Lucien Joa Larraus izan dira gomita onartu duten kantariak.

Errespetu eta gaztetasunarekin, maiz a kapela kantatuak diren aire horiek baina erritmo eta melodia askatasuna duten kantari horiek ere segitu nahi izan ditu. Beste aldetik, bere kamerarekin, Elsak grabaketak filmatu ditu, lan desberdinak baina kantariak eta haien kezkak ere. Nola bizi iraunarazi kantu herrikoiak desitxuratu gabe ? “Mendiak begiratzean argi ikusten da kantuak hemen idatziak izan direla; hain goxoak dira eta zerura igotzen dira”.
Disko bat, filma bat, bi aldiz aukera gehiago ulertzeko kantu honen zentzua Xiberoan, bi aldiz aukera gehiago kantu aire hauengandik nagusitua izateko.

Lan hori Durangoko Azokan topatuko duzue abenduaren 8 eta 9an, ZTK diskoetxearen gunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button