ESZENA

Santurtziko Antzerki Jaialdiaren 36. edizioa

Gaur goizean, Santurtziko XXXVI. Antzerki Jaialdiaren aurkezpena burutu dute Aintzane Urkijo Santurtziko Udaleko Alkateak, Danel Bringas Serantes Kultur Aretoko programatzaileak eta Gonzalo Olabarria jaunak Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Zuzendariak. Aurtengo programa  urriaren 23tik azaroaren 28ra bitartean egingo da.

Santurtziko Antzerki Jaialdia Bizkaiko zaharrena da, izan ere, 1979an altxatu zuen lehen aldiz antzokiko oihala. Harrezkero, kalitatezko programazio zabala eta prezio merkeak proposatu ditu herrian. “Aurten ere topagune kulturala bilakatuko da Santurtzi berriz, esan du Aintzane Urkijo Santurtziko Udaleko Alkateak.

36. edizioan hogei ikuskizunez osatutako programazioa antolatu dute, formatu eta estilo guztietakoak. Horren adibidea Kale Free izeneko kale-antzerkia da, urriaren 23an abian jarriko dena eta urriaren 23, 24 eta 25ean gauzatuko dena, eta Gernika Parkea topagunea izango duena.

Horren ostean, Serantes antzokian programatu dira beste formatu handiko ikuskizun guztiak. Umeentzako 4 antzezlanez gainera (urriaren 25ean Gorakada Konpainiak azken ekoizpena antzeztuko du euskaraz: Moby Dick), helduentzako bederatzi ikuskizun egongo dira, batez ere komedia jorratuko dutenak, non Espainia aldeko aktore ezagunak ikusi ahal izango diren.

Baina estreinaldi horietarik bat euskaraz izango da, Joseba Apaolaza eta Zuhaitz Gurrutxaga bikoteak egiten duen Kreditua izenekoa.

Programazio guztia, noiz eta zer ikusteko, hemen duzue Serantes aretoko webgunea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button