BESTELAKOAK

San Fermin

Ekainaren 7a da datarik onena da askorentzat. Bada, tira, hemen dago. Gaur abiatuko dira San Ferminak!

Askorentzat parranda itzela egiteko abagunea izango da, baina horretaz gain, ekimen kultural asko egongo dira, kontzertuak, kantaldiak, bertsoak,… , eta euskarak ere presentzia handia izango du bertan.

Iruñeko Peñen Federazioaren agurrean aipatzen den bezala, “gaitero eta txistulariak, Buruhandien konpartsa, La Pamplonesa, peñak, Struendoa, elektrotxarangak, fanfarreak, trikitilariak, rockeroak, txalapartariak, abesbatzak, pailazoak, titiriteroak eta beste hamaika protagonista –ezagun zein anonimo– eta ekitaldi –ofizial zein ofizioso, antolatu zein inprobisatu, tradizional zein sortu berri– lagun dituela, hiriak bozkarioz gainezka eginen du harresi guztietako zirrikituetan barrena, eta barreiatuko da hiriko txoko eta plazatan zehar, egun eta gauaren une oro harrapatuko dituen katarsi kolektibo, espontaneo eta ikusgarri baten bidez”.

Hara bazoazte, ikusi ezazue programazioan zer duzuen aurretik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button