BERTSOTAN

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen saioa, Izaban

Larunbatean abiatuko da Izaban Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Lehen aldiz joango da ekimena eskualde horretara eta hala, Nafarroa osoan zehar hedatzeko apustuari helduko dio Nafarroako Bertsozale Elkarteak.

Guztira sei bertsolari izango dira kantuan, larunbatean, herriko zineman: Julen Zelaieta Iriarte, Eneko Fernandez Maritxalar, Endika Legarra Nuin, Patxi Castillo Graciarena, Aitor Irastortza Arrizurieta eta Idoia Granizo Uribarrena. Bertako irabazleak zuzenean lortuko du finalaurrekoetan egoteko txartela; zehazki, Altsasukoan.
Betiko legez, beste bertsolariek, final-laurdenen fase osoa bukatu arte itxaron beharko dute, sailkatzerik duten ala ez jakiteko. Izan ere, Izabakoarekin batera, Tafallako (urriak 9), Zangozako (urriak 10) eta Doneztebeko (urriak 16) saioek osatuko dute final-laurdenen fasea. Guztira, 18 bertsolari pasako dira finalaurrekoetara, txapelketan abiatuko diren 24etatik.

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen saio hori 17:30ean hasiko da.

Bi hilabetez Nafarroako hainbat herri eta eskualde zeharkatu ostean, azaroaren 28an jarriko zaio azken puntua txapelketari, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button